110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Honako lanbide erakunde honen estatutu aldatuak: “Asociación de Ganaderos de Bravo de Navarra”.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan, 2013ko otsailaren 22ko 13:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutu aldatuak aurkeztu direla: “Asociación de Ganaderos de Bravo de Navarra”. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroa da, eta dagokion lanbide eremuak jarduera horretan aritu eta askatasunez eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitate profesionalak hartzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Víctor Arriazu Fernández jauna eta Martín García San Miguel jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2013ko otsailaren 28an.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1308321