110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 41/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 41/2012 betearazpen-prozeduran enbargoa kentzeko eta artxibatzeko dekretua eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Hiru eguneko epea ezartzen da errekurtsoak aurkezteko.

Eta Jsd Decotecno Txerno Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 29an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1308019