110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 131/2012 prozedura

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000131/2012 prozeduran betearazpen-auto orokorra eta dekretua eman dira 2012ko irailaren 24an eta 2013ko martxoaren 13an, hurrenez hurren, eta interesdunek haien kopiak dituzte eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Security Manufactures SI enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 28an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1308038