110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 87/2013 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000087/2013 betearazpen-prozeduran ebazpenak eman dira, eta interesdunek haien kopiak dituzte eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Ebazpen horien aurka errekurtsoa jartzen ahal da hiru eguneko epean.

Eta Pablo Marina Marinari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 29an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1308005