110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1054/2012 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1054/2012 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Adiskidetze-ekitaldia 2013ko uztailaren 2ko 11:25ean eginen da epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 2013ko uztailaren 2ko 11:30ean 104. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan.

Eta Bensatrans 2002, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 28an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1307916