110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 6362/2012 prozedura

María Mercedes San Martín Cidriain andrea, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 0006362/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

000186/2013 epaia. Iruñean, 2013ko maiatzaren 7an.

Nik, Inés Hualde Juvera andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, lesioengatik eta ebasketagatik bideratzen ari den 0006362/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Álvaro Galdeano Sada. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Álvaro Galdeano Sada jauna absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.–Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2013ko maiatzaren 7an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta jasota geldi dadin eta Álvaro Galdeano Sadari jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 24an.–Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1307971