110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 466/2013 prozedura

José Alonso Ramos jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko diren finken gainean traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6. Epaitegi honetan bideratu den 466/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen, eskubidez komeni zaiena alegatzeko.

Hona hemen finken deskripzioa:

Atarrabiako 1.128. finka.

IDUFIR 31012001027153.

Hiri-finka, Larrainak (lehen Tradizioaren Martiriak) kaleko 9. zenbakiko 2. solairuko C etxebizitza. Laurogeita hamazazpi metro eta laurogeita hamabost dezimetro koadroko azalera eraikia du, eta laurogeita bat metro eta hemezortzi dezimetro koadroko azalera erabilgarria.

Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 2.571. liburukia, 25. liburua, 180. orria (1. inskripzioa).

Atarrabiako 1.129. finka.

IDUFIR 31012001027160.

Hiri-finka, Larrainak (lehen Tradizioaren Martiriak) kaleko 9. zenbakiko 2. solairuko D etxebizitza. Laurogeita zortzi metro eta hamar dezimetro karratuko azalera eraikia du, eta hirurogeita hamahiru metro eta berrogeita bederatzi dezimetro karratuko azalera erabilgarria.

Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 2.571. liburukia, 25. liburua, 184. orria (1. inskripzioa).

Jakinaraz bekizkio aurkeztutako idazkia eta agiriak fiskaltzari, ekarritako kopiak emanez, bidezko diren ondorioetarako.

Egin bekie zitazioa ondokoei, zitazioaren ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eskubidez komeni zaiena alegatzeko:

–Nuestra Señora Virgen del Pilar etxebizitza-kooperatibari, erregistroaren arabera bera baita finkaren onuraduna, eta ondasunak bereak baitira. Kooperatiba hori ez da existitzen eta, horregatik, zitazio hori ediktuak argitaratuz eginen da, epaitegi honetako eta Atarrabiako bake epaitegiko iragarki-oholetan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

–Adriana Beaumont Galduroz andrearen jaraunsleei, katastroaren arabera bera baita finkaren onuraduna:

–Jesús Huarte Beaumont jauna.

–Juan Huarte Beaumont jauna.

–Felipe Huarte Beaumont jauna.

–María Josefa Huarte Beaumont andrea.

Helburu berarekin, egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei dagokienez, igor bitez dagozkion ediktuak, epaitegi honetako iragarki-oholean, espedienteko finkaren herriko (hots, Atarrabiako) udaleko iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 21ean.–Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1307689