110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

501/2013 Konstituziokontrakotasun-errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitatean farmazia-prestazioak osatzeari buruzko urriaren 19ko 18/2012 Foru Legearen aurkakoa

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, aurtengo maiatzaren 7ko probidentziaren bidez, Gobernuko lehendakariak sustatutako 501-2013 konstituziokontrakotasun-errekurtsoan erabaki du Osoko Bilkurak 2013ko apirilaren 23an emandako autoan atzemandako akats materiala zuzentzea (2013ko 105. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 2an), Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 80. artikuluan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 267. artikuluari dagokionez, aurreikusitakoarekin bat. Horrenbestez, honela dioen tokian: "18/2012 Legearen 4. artikuluko 1. idatz-zatiaren eta xedapen gehigarriaren eta azken xedapenetako bigarrenaren etendura kentzea". Etete hori konstituziokontrakotasuneko errekurtsoa onartzean gauzatu zen eta 2013ko 39. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 14an.

Madrilen, 2013ko maiatzaren 7an.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1307194