110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Sesmako Udalak, 2013ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko plantilla organikoaren aldaketa.

Jendaurreko epea iragan denez eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsita gelditu da 2013ko ekitaldiko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira plantilla organikoa eta langile guztien zerrenda.

Sesman, 2013ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

1. ERANSKINA

Funtzionarioen, administrazio-kontratudunen
eta lan-kontratudunen plantilla organikoa

Funtzionarioa

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %32,99.

Administraria

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: idazkaria. (hutsik). Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %33.

Lan-kontratudunak

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Kontratua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %8,36. Lanaldi partziala.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Lanaldi osoa.

–Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea (hutsik). Maila: D mailarekin parekatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %29,99. Lanaldi partziala.

2. ERANSKINA

Funtzionarioen zerrenda

Izen-deiturak: Martinez Arana, Antonio. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa. Maila: D. Gradua: 5. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1985-12-14tik hasita.

Administrazio-kontratudunen zerrenda

Izen-deiturak: Fuertes Martínez, Miguel Angel. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean (bitarteko administrazio kontratua). Udalak onartutako antzinatasuna 2012-12-31n: 20 urte eta 27 egun.

Lan-kontratudunen zerrenda

Izen-deiturak: María Rosario Mangado Etayo. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Maila: C mailarekin parekatua. Kontratuko osagarriak. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1993-04-02tik hasita (lanaldi partziala, lanaldiaren %54,3).

Izen-deiturak: Belén Ortega González. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Administrazio egoera: jardunean (bitartekoa, lanaldi osoa). Udalak onartutako antzinatasuna 2012-12-31n: 6 urte, 9 hilabete eta 3 egun.

Izen-deiturak: María Teresa García Garraza. Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Maila: D mailarekin parekatua. Administrazio egoera: jardunean (bitartekoa; lanaldi partziala, lanaldiaren %57). Antzinatasuna: 2005-04-07tik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1307541