110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDISE

Kontzejuaren ordenantza. Bide publikoen
erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Saldiseko Kontzejuak, 2013ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Saldiseko Kontzejuaren bide publikoen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Saldiseko Kontzejua, 2013ko maiatzaren 29an.–Alkatea, José Manuel Eraso Bueno.

Iragarkiaren kodea: L1308231