110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, Terrazak eta beladoreak paratzea eta erabiltzea
arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batez onetsi zuen Terrazak eta beladoreak paratzea eta erabiltzea arautzen duen ordenantzan (15 eta 15. artikuluen aldaketa).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Martzillan, 2013ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1308234