110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

47/2013 Ebazpena, maiatzaren 24koa, Igantziko Udaleko alkatearena, Imanol Retegi Etxeberria zinegotziari ezkontza zibila egiteko ahalmena eskuordetzen diona

Igantziko Erregistro Zibilean ezkontza zibilaren espedientea ikusi ondoren, eta ezkontza Igantziko Herriko Etxean egin nahi dutela ezkongaiek 2013ko ekainaren 28an.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat etorriz,

EBATZI DUT:

1.–Udal honetako Imanol Retegi Etxeberria zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2013ko ekainaren 28an.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

Igantzin, 2013ko ekainaren 4an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

Iragarkiaren kodea: L1308226