110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Donamariako UE1 eta UE2 unitateetako urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Donamariako Udalak, 2012ko ekainaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen Donamariako Ola auzoko UE-1 eta UE-2 unitateetako urbanizazio proiektua, Oihana Telletxeak eta Iban Fernandezek eta Construcciones Elizaga Mugica, S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Donamarian, 2013ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Mikel Arregi Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L1307517