110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Ordenantza, Cortesko gazteluan eginen diren ezkontza
zibilak arautzen dituena. Hasierako onespena

Udalak, 2013ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki zuen hasiera batean onestea Cortesko gazteluan eginen diren ezkontza zibilak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2013ko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L1307514