110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Jarduerarako lizentzia

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: María Engracia Ezpeleta Martinez. Jarduera: josteta eta gastronomia elkarte pribatua. Tokia: La Oliva karrika, 4.

Zarrakaztelun, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, Constantino Alfaro Cortés.

Iragarkiaren kodea: L1308278