110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa Atezko Udaleko ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2013ko otsailaren 27ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Atezko Udaleko ur hornidura eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Aldaketa hori 2013ko 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (alegazioak ezetsi dira, arrazoiak emanda, 2013ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran), aipatu ordenantzako aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eritze Atetzen, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Atezko Udaleko ur horniduraren eta hustuketaren tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa

Honela idatzita agertuko da 6. artikulua:

“6. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

1.–Kontsumoa:

A. Etxean erabiltzeko: 0,40 euro/m³.

B. Abeltzaintzako erabilera: 0,35 euro/m³.

C. Baratzeak eta lorategiak ureztatzeko: 0,60 euro/m³. Aipatu erabileratik kanpo gelditzen da saneamendu kanona kobratzea.

D. Hornidura eta saneamendu zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanengatik, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera:

–25 mm-ra bitarte (hazbetekoa): 50 euro/urtea.

–30 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ¼): 75 euro/urtea.

–40 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ½): 85 euro/urtea.

2.–Saneamendu kuota.

NILSA enpresa publikoak Udalari aplikatzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa kobratuko zaie erabiltzaileei. Ondoko alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

A. Etxebizitza eta gainerako instalazioen kasuan, ur kontsumoari dagokionez, dagokion kanona NILSA enpresak zehaztutako parametroen arabera igorriko da.

B. Abeletxeek ez dute saneamendu kanona ordaindu behar, indarrean dagoen legeriaren arabera.

C. Hobi septiko pribatuak dituzten etxebizitzei aplikatuko zaie kasu horietarako NILSAk ezartzen duen kanona.

3.–Hargunea edo lotune berria paratzeko tasa:

Hargunearen tasa ezartzen da egiten den hargunearen txantiloi eta erabileraren arabera:

–Etxebizitza:

  • 25 mm-ra bitarte (hazbetekoa): 300 euro.
  • 30 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ¼): 350 euro.
  • 40 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ½): 450 euro.

–Ureztapena: 150 euro.

Etxeetarako, baratzeetarako eta lorategietarako harguneek 25 mm-ko txantiloia izanen dute, gehienez ere.

6. artikulu honetan azaldutakoari dagokion fakturazioa bi ordainagiritan kobratuko da urtero, lehentasunez ekainean eta abenduan.

Zenbateko horiei erregelamenduz xedatutako BEZa aplikatuko zaie.”

9. artikulua honela gelditu da idatzirik:

“9. artikulua. Kontsumoaren kontagailuak.

9.1. Atezko Udalak kontagailuak aldatuko ditu egoera txarrean badaude edo gaizki kontabilizatzen badute. Horiek Udalaren jabetzakoak izanen dira eta mantentze-lanengatik kobratuko da 6. artikuluaren 1. D idatz-zatian aipatzen den kuota.

9.2. Hargune berriak hornidura eta saneamendu sarera.

a) Sareetara hargune berriak lotu nahi dituztenek eskabidea aurkeztu beharko dute Atezko Udalean, honako hauek zehaztuta:

–Zerbitzua eman nahi zaion lurzatiaren identifikazioa eta lurzati zedula; hornidura partikularrak har ditzaketen etxebizitza, etxabe edo lokalen zenbakia adieraziko da, baita zenbat hargune behar diren ere.

–Hargunea zer jardueratarako den adieraziko da.

  • Etxeko erabilera.
  • Abeletxea.
  • Industria.
  • Baratzeak eta lorategiak.
  • Igerilekuak.

–Ur hornidurarako kontagailu bat jarriko da hornidura erabiltzen duen etxebizitza eta/edo jarduera bakoitzeko. Kontagailuak nahiz horren kaxak Atezko Udaleko zerbitzu teknikoek aurreikusten dutenarekin bat etorri beharko dute. Eremu publikotik iristeko moduko tokietan paratuko dira kontagailuak, udal langileak irakurketa egin dezaten.

–Zenbat metro lineal dauden lotura punturaino; eginen den lana erakusten duen proiektu tekniko zehatza.

–Eraikinaren edo lurzatiaren azalera erabilgarri osoa edo, bestela, hornidura baliatuko duen etxebizitzarena, instalazioarena edo etxabearena.

–Hargune orokorraren diametroa.

–Zerbitzu guztien sare orokorreko zein puntutan eginen duen lotura.

–Obren aurrekontua zehaztea. Kontzeptu horiei dagozkien gastu guztiak sarearekiko lotura edo hornidura eskatzen duenaren bizkar izanen dira, baita kontagailua paratu eta hornitzeko behar diren materialak, lan-eskua eta abarrak ere.

b) Hori guztia ikusitakoan, Atezko Udalak, udal teknikariei galdetuta eta legezko ezaugarri teknikoen arloan aplikatzekoa den araudiaren arabera, eskabidea ebatziko du, eta obra lizentziari nahiz hargune berriari dagozkien baimenak emanen ditu, hala behar denean; Udalak aipatu kontzeptuei dagozkien tasak igorriko ditu orobat.

Aipatu baimenak eman aurretik, Atezko Udalak, agiriak falta direla uste badu, behar beste informazio osagarri eskatzen ahalko die pertsonari edo entitateari.

c) Sare orokorrari lotzeko lanak hasi aurretik, behar diren hargune eskubideak eta obra lizentzia ordaindu beharko dira Udalaren Diruzaintzan. Loturarako baimen, kontzesio edo lizentziek ez dute eraginik izanen, ez baldin bada aurkezten, aldi berean, behar diren tasak ordaindu direla egiaztatzen duen agiria.

15. artikulua honela gelditu da idatzirik:

“15. artikulua. Hornidura sarearen matxurak, kontagailuaren irteeratik direnak, kontagailua instalatuta duen finka edo etxebizitzaren titularraren kargu izanen dira”.

Iragarkiaren kodea: L1308228