110. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

34/2013 FORU DEKRETUA, maiatzaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena, atal eta bulegoetako zenbait burutza merezimendu lehiaketa bidez bete ahal izateko.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenaren arabera, Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak administrazio horretakoak diren edo horri atxikita dauden funtzionarioek beteko dituzte, eta merezimendu lehiaketa bidez beteko dira.

2002ko apirilaren 15ean, Administrazioak eta CCOO, UGT eta CEMSATSE sindikatuek (azken horrek lan-kontratudunei dagokienean bakarrik) akordioa sinatu zuten, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2002-2003rako lan baldintzei buruz. Akordio horretan konpromisoa azaldu zuten, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoetan aurrekoen parekoak diren unitateburutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko prozesuari hasiera emateko, akordioari erantsitako planari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak, 2002ko irailaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, Jarduketa Plana onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburutzak eta bulegoburutzak eta erakunde autonomoen unitate organikoetako burutzak edo zuzendaritzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko.

Akordio horren 5.c) atalarekin bat, kasuan kasuko deialdia onetsi baino lehen, plantilla organikoa aldatzen duen foru dekretu baten bidez burutzen maila edo mailak ezarri behar dira, bai eta burutza horiek lortzeko frogatu behar diren berariazko betebeharrak ere.

Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 3.2 artikuluan jasotako printzipioak, administrazio prozeduren eraginkortasuna, efizientzia, arrazionalizazioa arintasuna alegia, bete daitezen, merezimendu lehiaketen izapidetzea erraztu da dekretu honen 4.artikuluan aurreikusten den moduan.

Azkenik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren bidez burutza bat eskuratzeko ezarritako baldintzak aldatzen dira.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko maiatzaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea. Hala, foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren atalburutzak, bulegoburutzak eta unitate parekatuen burutzak zein mailari atxikitzen zaizkion zehaztu da, bai eta, hala denean, burutza horiek eskuratzeko berariazko betebeharrak zein diren ere.

2. artikulua. Ordainsariak.

1. Foru dekretu honen I. eranskinean ageri diren burutzetakoren bat merezimendu lehiaketa bidez eskuratzen duten langileek zuzendaritza lanpostuko osagarria jasoko dute, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen ordainsariei buruzko Erregelamenduaren 20. artikuluko 2. atalean xedatutakoaren arabera (uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretua).

2. A edo B mailako funtzionarioek betetzen dituzten burutzen kasuan, bateraezintasuneko osagarria ezarriko da, salbu eta burutza horiek plantilla organikoan erabateko dedikaziokoa esleitua badute.

3. Horretaz gainera, burutza horietako bat eskuratzen dutenek burutza horrek plantilla organikoan esleituak dituen gainerako ordainsari osagarriak jasoko dituzte, horri buruzko foru dekretuetan ezartzen diren arau eta irizpideekin bat.

3. artikulua. Maila esleitzea.

Foru dekretu honetan maila bat baino gehiago esleitzen zaien burutzei dagokienez, postua lortzen duen funtzionarioak aurretik zuen maila bera izanen du eta, halaber, ordainsari osagarriak haren mailako oinarrizko soldataren arabera kalkulatuko dira.

4. artikulua. Lehiaketaren izapidetzea.

1. Foru dekretu honetan aipatzen diren burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdietan ezarriko da epaimahaiek zein hurrenkerari jarraituko dioten, Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzea arautzen duen Erregelamenduaren 15. artikuluan bildutako osagaiak baloratzeko. Lehendabizi, ariketa baztertzailea denez, lehiaketaren xede izanen den burutzari edo zuzendaritzari buruzko memoria-lanaren azalpena eta ahozko defentsa eginen da.

2. Memoria-lanaren azalpena eta ahozko defentsa egiteko proba izangai batek baizik ez badu gainditzen, lehiaketaren gainerako atalak ez dira baloratuko.

3. Deialdian izendatutako epaimahaiek sei hilabeteko epea izanen dute, dokumentazioa aurkezten denetik hasita, lehiaketaren atalak baloratzeko eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari proposamena egiteko.

5. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Foru dekretu honen II. eranskinean ageri dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko atalburutzen eta unitateburutzen mailak, estamentuak eta zein espezialitateri atxikitzen zaizkion, bai eta haiei dagokien ordainsari mota ere.

6. artikulua. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko burutzen eta unitateen mailak atxikitzen dira, III. eranskinean ageri direnak.

Xedapen gehigarri bakarra. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharren aldaketa.

Aldatu egiten da ekainaren 28ko 244/2004 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren ondorioz, Sustapen Departamentuko Kontzesio Obrak Egiteko Bulegoko burutzari (lanpostuaren zenbakia: 6899) A edo B maila ematen zaio, berariazko baldintzarik gabe.

Azken xedapenetako lehena.–Garapena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

I. ERANSKINA

Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atalburutzen eta bulegoburutzen zerrenda (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutukoak izan ezik)

1.–Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia

–Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Ekoizpen eta Zabalkunde Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9285).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Sistema Informatikoetako edo Informazio Sistemetako goi mailako edo erdi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

–Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 633).

  • Maila: C edo D.

–Justiziako Langileen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6457).

  • Maila: C edo D.

–Kalitate eta Kontrolerako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7200).

  • Maila: B edo C.

–Posta Eginkizunetarako Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 4452).

  • Maila: B edo C.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia

–Aurrekontuaren Kudeaketa eta Kontrolaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4547).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Ekonomiako edo enpresen administrazio eta zuzendaritzako lizentziadun titulua edo enpresa zientzietako diplomadun titulua edo horren baliokide deklaratutako beste titulu bat izatea.

–Osasun Laguntzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6801).

  • Maila: C edo D.

–Euskarazko Prestakuntza Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 35974).

  • Maila: B.
  • Berariazko betebeharrak: Euskarazko erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatua izatea eta EGA titulua edo baliokidea izatea.

Barne Zuzendaritza Nagusia

–Zehapen Prozeduraren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9291).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

–Udaltzaingoak eta Segurtasun Publikoa Koordinatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9626).

  • Maila: A edo B.

–Laguntza Juridikoaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7675).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia

–Araubide Juridikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9298).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

–Lurraldeko Informazio Sistemen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7832).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Sistema Informatikoetako goi mailako teknikari lanpostu baterako izendatua izatea.

–Erietxeentzako Laguntza Informatikoaren Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 6476).

  • Maila: B.
  • Berariazko betebeharrak: Sistema informatikoetako erdi mailako teknikariaren lanpostu baterako izendatua izatea.

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Barne Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4439).

  • Maila: B edo C.

2.–EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusia

–Europako Deialdien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9308).

  • Maila: B.
  • Berariazko betebeharrak: ingelesez jakitea, ahoz nahiz idatziz.

–Europako Funtsen Kontrolerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9656).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: ingelesez jakitea, ahoz nahiz idatziz.

–Enpresen Lehiakortasunaren Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 9370).

  • Maila: B.

–Informazioaren Gizartea eta Enpresa Sektoreak Sustatzeko Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 9652).

  • Maila: B.

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia

–Kontuei buruzko Informazioa Zabaltzeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7175).

  • Maila: B.

–Diruzaintza Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 1056).

  • Maila: B.

–Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1060).

  • Maila: C edo D.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

–Enpresen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8649).

  • Maila: C edo D.

–Industria Segurtasunaren Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 8632).

  • Maila: B.

Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

–Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8633).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Kontabilitate Zentroaren Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 6606).

  • Maila: A edo B.

–Iturrondo Prestakuntza Zentroko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5883).

  • Maila: A edo B.

–Programa Berekien Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6607).

  • Maila: B edo C.

–Langileen Arloko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6664).

  • Maila: A edo B.

–Langileen Arloko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6669).

  • Maila: A edo B.

–Enpresen Arloko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6678).

  • Maila: A edo B.

Nafarroako Zerga Ogasuna

–Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1308).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Nafarroako Ogasuneko ogasuneko teknikari edo kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

–Bulego Teknikoaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1137).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Nafarroako Ogasuneko ogasuneko teknikari edo kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

–Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren Urteko Itzulketen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5858).

  • Maila: A edo B.
  • Baldintza berariazkoak: Nafarroako Ogasuneko ogasuneko teknikari edo kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

–Enpresa Handien Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6475).

  • Maila: A edo B.
  • Baldintza berariazkoak: Nafarroako Ogasuneko ogasuneko teknikari edo kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

–Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergen Atal Tekniko eta Kontroleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9653).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: Nafarroako Ogasuneko ogasuneko teknikari edo kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

–Oinordetzen eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1136).

  • Maila: A edo B.
  • Baldintza berariazkoak: Nafarroako Ogasuneko ogasuneko teknikari edo kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

–Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7162).

  • Maila: A edo B.
  • Baldintza berariazkoak: Nafarroako Ogasuneko ogasuneko teknikari edo kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanpostu baterako izendatu izana.

3.–HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

–Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Bizikidetzaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36772).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea.

–Irakasleentzako Arretaren, Bizikidetzaren eta Berdintasunaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 38506).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea.

–Zerbitzu Osagarrien Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 31688).

  • Maila: C edo D.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusia

–Berrikuntzaren, Enpresaren eta Lanbide Heziketa Nazioartekotzearen Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 37609).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 37608).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

–Ikasketak Antolatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 32508).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoa izatea.

–Euskararen Sustapenaren eta Didaktikaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36032).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Pedagogia edo Psikologia edo Psiko-pedagogiako lizentziadunaren edo Euskal Filologiako edo Soziologiako lizentziadunaren titulua izatea, baita EGA edo baliokidea ere.

–Etengabeko Prestakuntzaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 33329).

  • Maila: B.
  • Berariazko betebeharrak: Maisu-maistren Kidegokoa izatea.

–Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 34076).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: goi mailako ingeniariaren titulua edo baliokidea edukitzea.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua

–Aholkularitza eta Komunikaziorako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36877).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: EGA titulua edo titulu baliokide bat izatea.

4.–OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

–Administrazio Aferetarako Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4886).

  • Maila: C edo D.

–Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4878).

  • Maila: C edo D.

–Plangintza Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5372).

  • Maila: A.
  • Betebeharrak: medikuntzako lizentziadun titulua izatea.

5.–LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Aurrekontuen Kudeaketarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9375).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Ekonomiako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia edo horren baliokidea den beste titulu bat izatea.

–Langileriarako eta Herritarren Arretarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9641).

  • Maila: C edo D.

–Informazioa Kudeatzeko Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 5106).

  • Maila: A edo B.

–Informazioaren Teknologiaren Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 5162).

  • Maila: B.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia

–Hondakinen Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 8113).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Zientzia Kimikoetako lizentziadunaren titulua edo Industriako ingeniariarena izatea.

–Kontrol Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7119).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: Zientzia Kimikoetako lizentziadunaren titulua edo Industriako ingeniariarena izatea.

–Ingurumenaren gaineko Eraginaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7123).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: biologiako edo mendi ingeniaritzako lizentziadun titulua izatea.

–Ur Baliabideen Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 1825).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: bide, ubide eta portuetako ingeniariaren titulua edo geologiako lizentziadunarena izatea.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

–Landareen Ekoizpen eta Osasun Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 4841).

  • Maila: A edo B.

–Merkatuen Erregulaziorako Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 9365).

  • Maila: A edo B.

–Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9667).

  • Maila: A edo B.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

–Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9369).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: ekonomia edo enpresa zientzietako lizentziadunaren titulua izatea, edo nekazaritzako ingeniariarena edo nekazaritzako ingeniari teknikoarena.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia

–Kudeaketa, Plangintza eta Azterlan Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 9296).

  • Maila: B.

6.–GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

–Gizarte Politikako Araubide Juridiko-administratiboaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7211).

  • Maila: A.
  • Berariazko betebeharrak: zuzenbideko lizentziadun titulua izatea.

Gizarte Politikako eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia

–Kontsumitzaileen Babeserako eta Kontsumoko Arbitrajerako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5427).

  • Maila: C edo B.

–Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8299).

  • Maila: A edo B.

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentzia

–Arreta Goiztiarreko Zentroaren Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 8110).

  • Maila: A edo B.

–Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 7286).

  • Maila: A edo B.

–Banakako Arreta Programen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8627).

  • Maila: C edo B.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua

–Administrazio eta Kudeaketa Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9323).

  • Maila: A edo B.

–Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8646).

  • Maila: C edo B.

–Gazteriaren Etxeen eta Azpiegituren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8707).

  • Maila: A edo B.

–Kirol Jokoen Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7195).

  • Maila: A edo B.

Nafarroako Familiarako eta Berdintasunerako Institutua

–Egunsenti Haur-eskolako zuzendariaren Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 6689).

  • Maila: C.
  • Betebeharrak: Haur-hezitzaileen lanpostu baterako izendatu izana.

7.–VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia

–Ondasun Higigarrien eta Ondarearen Erregistroaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8077).

  • Maila: A.

–Kudeaketaren eta Liburutegietako Baliabideen Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 36349).

  • Maila: C edo D.

–Kultur Azpiegituren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 31121).

  • Maila: A.

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

–Turismoa Sustatzeko Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9328).

  • Maila: B.

Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

–Eskualdeen arteko Harremanetarako Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 9663).

  • Maila: B.

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia-Nafarroako Gobernuaren Eledunaren Bulegoa

–Idazkaritza Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7165).

  • Maila: C edo D.

8.–SUSTAPEN DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

–Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Ataleko burutza (lanpostu zenbakia: 1879).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: bide, ubide eta portuetako ingeniariaren titulua, edo herri lanetako ingeniari teknikoarena, edo geologiako lizentziadunarena, ingeniari geologoarena edo zientzia kimikoetako lizentziadunarena.

–Ustiapen Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 1909).

  • Maila: A edo B.

–Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Ataleko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5131).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: bide, ubide eta portuetako ingeniariaren titulua, edo herri lanetako ingeniari teknikoarena, edo industria ingeniariarena edo industria ingeniari teknikoarena.

–Entseiu eta Laborategi Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 2125).

  • Maila: A edo B.
  • Berariazko betebeharrak: bide, ubide eta portuetako ingeniariaren titulua, edo herri lanetako ingeniari teknikoarena, edo zientzia kimikoetako lizentziadunarena.

–Kudeaketa Administratibo eta Juridikoaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 7183).

  • Maila: A edo B.

–Kontrol Administratiboaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 6394).

  • Maila: C.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusia

–Bidaiarien Garraioa eta Garraioen Artekaritza Kudeatzeko Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 6387).

  • Maila: B.

–Artxiboen eta Erregistroaren Bulegoko burutza (lanpostuaren zenbakia: 8291).

  • Maila: C edo B.

–Hirigintzaren Ikuskapen eta Diziplinarako Administrazio Laguntzako Bulegoko burutza (lanpostu zenbakia: 7565).

  • Maila: C edo D.

II. ERANSKINA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutzen zerrenda

A/ Unitate administratiboetako burutzak

1. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

–Azpilagañako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 68237).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: C eta D.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.1) eta administrari laguntzaileak, B.8.

–Berriozarko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 69072).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: C eta D.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.1) eta administrari laguntzaileak, B.8.

–Ermitagañako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 67600).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: C eta D.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.1) eta administrari laguntzaileak, B.8.

–Lizarrako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 67518).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: C eta D.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.1) eta administrari laguntzaileak, B.8.

–II. Zabalguneko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 68233).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: C eta D.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.1) eta administrari laguntzaileak, B.8.

–Mendillorriko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 68239).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: C eta D.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.1) eta administrari laguntzaileak, B.8.

–Azkoiengo Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Unitate Administratiboko burutza (lanpostu zenbakia: 69070).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: C eta D.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena, Administrazioko ofizialak, B.5 (B.5.1) eta administrari laguntzaileak, B.8.

B/ Erizaintza Unitateko burutzak

1. Zentroa: Oinarrizko Osasun Laguntza.

–Buztintxuriko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 70091).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–II. Zabalguneko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66563).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–Buñuelgo Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66565).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–Etxarri Aranazko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66540).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–Leitzako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66533).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–Lodosako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66571).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–Los Arcosko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66572).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–Donibaneko Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66561).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–Ultzamako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66548).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–Villatuertako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 66573).

  • Ordainsari mota: III.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

2. Zentroa: Nafarroako Ospitalegunea.

–2-M solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65972).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–2-G solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65976).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–Neonatologiako eta ZIU pediatrikoko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65981).

  • Ordainsari mota: I.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–5-G solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65983).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–3-G solairuko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65991).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

–II. Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 65915).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

3. Zentroa: Tuterako Ospitalea.

–Operazio geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 64043).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

4. Zentroa: Osasun Mentaleko Zuzendaritza.

–Osasun Mentaleko Erizaintza Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 66213).

  • Ordainsari mota: II.
  • Maila: B.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa, erizaintza, A.3 (A.3.1).

C/ Arduraduna

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrien Unitateko Mendiondo pabilioiko arduraduna (lanpostuaren zenbakia: 66088).

  • Ordainsari mota:
  • Maila: D.
  • Estamentua eta espezialitatea: A.6 (A.6.1).

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrien Unitateko eguneko III. txandako pabilioiko arduraduna (lanpostuaren zenbakia: 66089).

  • Ordainsari mota:
  • Maila: D.
  • Estamentua eta espezialitatea: A.6 (A.6.1).

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrien Unitateko eguneko II. txandako pabilioiko arduraduna (lanpostuaren zenbakia: 66086).

  • Ordainsari mota:
  • Maila: D.
  • Estamentua eta espezialitatea: A.6 (A.6.1).

III. ERANSKINA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko burutzen zerrenda

–Nekazaritzako eta abeltzaintzako prebentzio unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 4887).

  • Maila: B.
  • Ordainsari mota: III.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena. Urriaren 20ko 11/1992 Legea.

–Aldi baterako Ezintasunen Unitateko burutza (lanpostuaren zenbakia: 5157).

  • Maila: C.
  • Ordainsari mota: III.
  • Estamentua eta espezialitatea: osasun arlokoa ez dena. Urriaren 20ko 11/1992 Legea.

–Erizaintza Unitateko burutza (lanpostu zenbakia: 67685).

  • Maila: B.
  • Ordainsari mota: III.
  • Estamentua eta espezialitatea: Osasun arlokoa A3 (A 3.1) Urriaren 20ko 11/1992 Legea.

Iragarkiaren kodea: F1307990