109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 274/2013 prozedura arrunta

Judit González Barriales andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Amaia Nuñez Vidondo andreak eskaturik, gai arrunta dela-eta, Santiago Piñeiro Marin enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 274/2013 prozedura arruntean, erabaki da Santiago Piñeiro Marin jaunari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2013ko azaroaren 11n, 11:15ean ager dadin Lan arloko 3. Epaitegiko judizio-aretoan (Manzanera kalea, 4-6-8), adiskidetze-ekitaldia egiteko, idazkari judizialaren aurrean, eta, beharrezkoa bada, 11:20an judizioa egiteko, epaile magistratuaren aurrean. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan prokuradore batek ordezkatuta bertaratzeko, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Santiago Piñeiro Marini legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Logroñon, 2013ko maiatzaren 8an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1307310