109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 891/2012 prozedura

Helena Barandiaran García andreak, Bilboko Lan arloko 8. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Manuel Moriano Peña jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Construcciones ACR S.A.U.ren eta Obra Nueva Unión S.L.ren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren 891/2012 lan prozesu arruntaren autoetan, honako hau eman da:

239/2013 dekretua.

Dekretua eman duen idazkari judiziala: Helena Barandiaran Garcia andrea.

Bilbon (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 3an.

Aurrekariak:

Lehena.–Manuel Moriano Peña jaunak sustatu du diru kopuru bat erreklamatzeko prozesu hau, eta Obra Nueva Union S.L., Soldatak Bermatzeko Funtsa eta Construcciones ACR S.A.U. ageri dira alderdi demandatu gisa.

2013ko maiatzaren 20an eginen dira adiskidetze-ekitaldiak eta judizioa, 10:15ean.

Bigarrena.–Adiskidetze-ekitaldietarako eta judiziorako adierazitako eguna baino lehen, bulego judizial honetan alderdi guztiak agertu dira Soldatak Bermatzeko Funtsa eta Obra Nueva Union S.L. enpresa izan ezik, eta honako akordioa lortu dute:

Construcciones ACR enpresak eskaintza egin du langileari 2.135,09 euro garbi ordaintzeko, enpresa nagusi den aldetik erantzukizun solidarioaren kontzeptuagatik. Banku-transferentziaren bidez eginen da ordainketa, auzi-jartzaileak ekitaldi honetan adierazitako kontu zenbakian (BBK: 2095-0282-11-90-18907059), gehienez ere aste beteko epean.

Auzi-jartzaileak onartu egin du enpresak egindako eskaintza eta prozeduran atzera egin du, eta deklaratu ez duela bestelako erreklamaziorik Construcciones ACR enpresari egiteko.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.–Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 82. artikuluko hirugarren idatz-zatiak xedatzen duenez, alderdiek adiskidetzea formalizatzen ahalko dute judizioa saihesteko, horretarako bulego judizialean agertuz, adiskidetze-ekitaldirako eta judiziorako jarritako egunaren zain egon gabe. Agerraldi horretan akordio batera iristen badira, idazkari judizialari dagokio hori onestea, eta jarduketak artxibatzea dekretatuko du, betiere adostutako hori alderdietako ezeinentzat edo hirugarrenentzat kalte larria, lege-iruzurra edo eskubide-abusua edo onura publikoaren aurkakoa ez bada.

Kasu honetan, idazkari judizialak akordio hori onestea eragozten duen inguruabarrik ez dago.

Xedapen zatia

Onesten da sinatzen duen idazkari judizialaren aurrean alderdiek egindako adiskidetze-ekitaldian lortutako akordioa.

Ondorerik gabe uzten da adiskidetze-ekitaldietarako eta judiziorako ezarritako eguna.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketak.

Jakinaraz bedi ebazpen hau.

Ebazpen honen berri ematen diot epaileari.

Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtso horrek ez du ondore etengarririk izanen, eta ez da inola ere bidezkoa izanen ebatzitakoaren kontra jardutea (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 188. artikuluko 1. idatz-zatia, bigarren paragrafoa).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela, errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Obra Nueva Unión S.L.ri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Bilbon (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 6an.–Idazkari judiziala, Helena Barandiaran García.

Iragarkiaren kodea: J1307105