109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 279/2013 ediktua

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: lanetik botatzeagatik erreklamazioa egiteko epaitegi honetan bideratzen ari den 279/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

2013ko uztailaren 30eko 10:25ean epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egitea beharrezkoa bada, 2013ko uztailaren 30eko 10:30ean 104. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an, 1. solairuan.

Eta Restaurante Irurena Sociedad Limitadari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 15ean.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1307238