109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 968/2012 prozedura

María Mercedes San Martín Cidriain andrea, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 968/2012 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

355/2012 epaia Iruñean, 2012ko urriaren 5ean.

Espainiako Erregearen izenean eman du, Iruñean, 2012ko urriaren 5ean, Luis Sarrato Martínez Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu jaunak, zeinak aztertu baititu 968/2012 falta-judizioko jarduketak, lesio-falta batengatik. Auzian alderdi hauek izan dira: Fiskaltza; salatzaile gisa, Néstor Javier Freire Pañafiel, eta, salatu gisa, Paul Andrés Maridueña Macías. Ebazpen hau eman da, honako hauetan oinarriturik,

Epaitza:

Paul Andrés Maridueña Macías kondenatzen dut, Zigor Kodearen 617. artikuluan zehazturik dagoen lesio-falta batengatik, erantzukizun kriminala aldatzen duen inguruabarrik izan gabe, 40 eguneko isuna ordaintzera, egunero sei euroko kuota hain zuzen (40 x 6 = 240 euro). Ordaindu ezean, isuneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio, erantzukizun subsidiario gisa. Eta prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Erantzukizun zibilari buruz, Paul Andrés Maridueña Macías akusatuak 150 euroko kalte-ordaina emanen dio lesionatuari lesioak sendatzeko igarotako egunengatik eta 700 euro lesioek eragindako ondorioengatik.

Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean. Eraman bedi haren ziurtagiria auto nagusietara eta jakinaraz bekie Fiskaltzari eta alderdiei.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Luis Sarrato Martínez jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak; fede ematen dut.

Eta jasota gera dadin eta Paul Andrés Maridueña Macíasi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 15ean.–Idazkari judiziala, M.ª Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1307193