109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 350/2013 prozedura

M.ª Victoria Baztán Maisterra andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko idazkari judiziala,

Aditzera ematen dut: azalduko den finkaren traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegi honetan bideratu den 350/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Aurelio Velez jaunaren eta Regalada Redín andrearen kausadunei, baita egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei ere, eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Hiri finka, Obanosko San Juan kaleko 14an kokatua. Ez dago jakiterik zenbatekoa den finkaren azalera, ezta titulua ere. Hona hemen finkaren mugak: eskuinaldean, Juan Baigorrirern finka, gero Emilio Jaurrietarena izan zena, eta gaur egun, Jesús Vélezena dena; ezkerraldean eta atzean, kalea; bi solairu eta beheko solairua ditu, eta gelak, ukuilua, sotoa eta aintzirak.

Finkaren gaur egungo helbidea Nuestra Señora de Arnotegui kaleko 15. zenbakia da eta Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 2.246. liburukia, 12. orria, 1.904. finka.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko apirilaren 18an.–Idazkari judiziala, M.ª Victoria Baztan Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1307240