109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1264/2011 hipoteka-betearazpena. Jakinarazpen zedula

Epaitegi honetan, Caixabank S.A.k eskaturik, Edava S.L.ren eta Promociones Txapardi, S.L. Unipersonalen aurka bideratzen ari diren 1264/11 hipoteka-betearazpeneko autoetan, esleipen-dekretua eman da. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:

Buildingcenter, S.A.ri (IFK: A 63 106157; Egoitza: Provençals kalea, 39, Bartzelona) esleitzen diot Utergako (Nafarroa) Las Eras kaleko 8an kokatutako higiezina. 848 m²-ko azalera du eta forma nahiko triangeluarra. Iruñeko Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3216. liburukia, 92. orria, 1271. finka. Balorazioa: 152.896 euro.

Erabaki da deuseztatzea esleipena sorrarazi duen kargaren idatzoharra edo inskripzioa eta ondorengo inskripzio eta idatzoharrak, baita PZLaren 656. artikuluan aurreikusitako ziurtapenaren ondoren egiaztatuak ere; horri dagokionez, behar den manamendua luzatzen dut, bikoizturik.

Ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da idazkariaren aurrean 5 eguneko epean.

Eta Edava S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 16an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1307211