109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 40/2010 prozedura

María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 40/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"285/2013 epaia.

Francisco Javier Fernández Urzainqui jauna.–Alfonso Otero Pedrouzo jauna.–Miguel Ángel Abárzuza Gil jauna.

Iruñean, 2013ko apirilaren 4an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratu jaunek osatutakoak, 40/2010 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Honako honen aurka sustatu zen errekurtsoa: Armañantzasko Udalaren ordenantza fiskala, hots, intereseko hornidura zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duena (2009ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18an). Ondokoak izan dira alderdiak: errekurtsogilea, Vodafone España, S.A., Santos Julio Laspiur Garcia prokuradore jaunak ordezkatua eta Javier Gutiérrez Viloria legelari jaunak zuzendua, eta demandatua, Armañantzasko Udala, autoetan agertu ez dena.

Hona gure epaitza:

Partez baiesten dugu telefonia mugikorreko entitate errekurtsogileak prozesuan duen ordezkariak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, demandatuak onetsitako udal ordenantzaren aurkakoa. Ordenantza horrek zerbitzuak eta hornidurak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharreko tasak arautzen ditu, eta epai honetako idazpuruan berariaz zehaztu da. Horrenbestez, ordenantzaren zati hauek deuseztatzen ditugu:

a) Intereseko hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek herriko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 3. artikuluko lehenbiziko ataleko azken intzisoa, honako honi dagokionez: hornidurak egiteko baliatzen diren sareen titular ez diren enpresa edo entitateak izatea tasaren subjektu pasibo, nahiz eta sare horietan sartu, erabili edo elkarri konektatzeko eskubideen titularrak izan, telefonia mugikorreko enpresei dagokienez.

b) Ordenantzaren 5. artikulua, honako hau dioena: "Telefonia mugikorreko enpresak tasa zehazteko araubide orokorraren menpe geldituko dira jabari publikoaren erabilera pribatiboagatik edo aprobetxamendu bereziagatik. Horretarako, erabileratik edo aprobetxamendutik eratorritako onurak merkatuan izanen lukeen balioa hartuko da oinarri, ukitutako ondasunak jabari publikokoak ez balira.

Tasa zehazterakoan, gainera, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan: aprobetxamenduaren iraupena eta operadore bakoitzari egotz dakiokeen berariazko koefizientea merkatu-kuotaren arabera. Hala, tasa lortuko da merkatuko balioa iraupenarekin eta operadore bakoitzaren berariazko koefizientearekin biderkatuz".

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu (epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie). Epaiaren kontra kasazio-errekurtsoa jar daiteke Sala honi berari zuzendua, hamar eguneko epean.

Eginbidea: Iruñean, 2013ko apirilaren 8an. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut.”

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 13an.–Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1307203