109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Antzin-Ameskoako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2013ko maiatzaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2013ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Antzinen, 2013ko ekainaren 3an.–Mankomunitateko burua, Mariano Izcue Ros.

Iragarkiaren kodea: L1308144