109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Saltoki ugariko eremuetako lokalak berritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2013ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, aldaketak hasiera batean onetsi zituen Saltoki ugariko eremuetako lokalak berritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantzan onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2013ko ekainaren 3an.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1308167