109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2013ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Zangozako Udalaren 2013ko plantilla organikoa; haren barnean sartzen dira toki entitatearena berarena, San Vicente Paul zahar etxea Erakunde Autonomoarena, Juan Francés de Iribarren musika eskolako Patronatuarena eta Udalaren Kirol Patronatuarena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea Udaleko bulegoetan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedientea aztertu eta egokiak direla uste diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen; beraz, plantilla behin betiko onetsita egonen da, baldin eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten.

Zangozan, 2013ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Angel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1308169