109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, Alkatetzak ekainaren 3an eman 29/2013 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2013ko aurrekontuan; kreditu transferentzia bat izanen da, bideak moldatzeko.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoa bilakatuko da 2013ko aurrekontuan egin 2. aldaketa.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Puiun, 2013ko ekainaren 3an.–Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.

Iragarkiaren kodea: L1308172