109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta hogeita hamar egunean Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, irizpideak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olaztin, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1308170