109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2013ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Olaztin, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1308154