109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Herrilurretako aprobetxamenduak etetea

Lekunberriko Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen herrilurretan egur ateratzeak edo oihan aprobetxamenduak etetea, harik eta gaur egun tramitatzen ari den transakzio hitzarmenarekin bat egiteko epea bukatzen eta herrilurrak aprobetxatzeko plan orokorra ezartzen den arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2013ko ekainaren 3an.–Alkate udalburua, Jose María Aierdi Fernandez de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1308162