109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

2. poligonoko 317 eta 318. lurzatien xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2013ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen Larragako katastroko 2. poligonoko 317 eta 318. lurzatietarako (El Pinar karrika, 24-26) Miguel Redín Zufíak aurkeztu duen xehetasun azterlana, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluaren arabera jokatzeko.

Hirigintzako Araudia

“Lerrokadurak eta sestrak: fatxadaren lerrokadura 88 cm atzeraeman da, jabetzaren barne aldera, ipar izkinan.

Lerrokadurak eta solairuak: jatorrizko eraikuntzan zeuden bi solairuak mantendu dira, behekoa eta lehenbizikoa, hala baitago markaturik Larragako udalerriko Hiri Antolamendurako Planean.

Fatxaden antolamendua: lurzatiaren itxitura hormigoizko blokez eginen da; oinezkoendako eta ibilgailuendako sartzeko atea izanen da. Eraikuntzaren fatxada ere hormigoizko blokez eginen da; lehen solairurako sarbidea bereizirik egonen da beheko solairutik.

Itxituretarako materiala: eraikuntzarako aurreikusia dagoen nekazaritzako biltegiko behin-behineko jardueraren ondorioz, beharrezkoa da itxitura sendoa eta opakua, kanpotik ez ikusteko. Horretan oinarriturik, itxiturarako araudiak markatzen duen materiala aldatu da eta hormigoizko blokea erabiliz eginen da, eta ez da onartuko barnekoa ikustea eremu publikotik.”

Larragan, 2013ko ekainaren 4an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1308206