109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa Hirigintzako Udal Planean, 23. unitateari dagokionez. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2013ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea Javier Suescun Lopezek Udal Planean Larragako 23. unitateari dagokionez aurkezturiko aldaketa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatuaren arabera jokatzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan ere argitaratzea.

Larragan, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1308161