109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Aldaketa, Hirigintzako Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena.

Itzako Udalak, 2013ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen antolamendu xehakatuko determinazioetan Udalak sustaturiko aldaketa; haren bidez ekipamendurako erabilera erlijiosotik bizitegitarako erabilerara pasatuko dira Itzako udalerriko sei herri hauetako erretore etxeak:

–Aldaba (108. lurzatia).

–Eritzebeiti (97. lurzatia).

–Larunbe (240. lurzatia).

–Otxobi (14. lurzatia).

–Saratsa (151. lurzatia).

–Saratsate (89. lurzatia).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; udal bulegoetan dago ikusgai, interesdun guztiek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Eritzebeitin, 2013ko maiatzaren 29an.–Alkatea, José Antonio Vázquez Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1308222