109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Deialdia, 2013an euskara ikasteko diru-laguntzak emateko

–Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko diru-laguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro.

–Laguntzak eskatzeko epea: uztailaren 15etik 30era, biak barne, Lizarrako Udaleko Erregistroan.

–Onuradunak: 16 urtetik goitiko lagunak, Lizarran erroldatuak gutienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.

–Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten dena. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Lizarran, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1308168