109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Ordenantza, Erro-Zilbeti Mankomunitateko hermendian sartzeko mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duena.
Hasierako onespena

Erro-Zilbeti Mankomunitateak, 2013ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erro-Zilbeti Mankomunitateko hermendian sartzeko mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erron, 2013ko maiatzaren 28an.–Alkateak, Iñaki Etxeberria Buldain eta Agustin Iribarren Larrea.

Iragarkiaren kodea: L1308205