109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalak, 2013ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean bigarren aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 286. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.

Cintruenigon, 2013ko ekainaren 4an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1308199