109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udal ordenantza, Burlatako herritarretan desgaitasuna dutenei zentro okupazionaletarako babespeko garraiorako gizarte laguntzak eman beharrez banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2013ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Burlatako herritarretan desgaitasuna dutenei zentro okupazionaletarako babespeko garraiorako gizarte laguntzak eman beharrez banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1308214