109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 137. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2013ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 137. lurzatiaren xehetasun azterlana. Intxaustiko kaleko 26. zenbakiko jabeen elkarteak sustatu du eta Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatu. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako gibeleko patioaren zati bat okupatzea; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, gibeleko egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Burlatan, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1308171