109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

3/2013 aldaketa 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2013ko maiatzaren 29an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 3/2013 aldaketa 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriozarren, 2013ko ekainaren 3an.–Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1308149