109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Berrikilan, S.L. sozietate publikoa entitate
instrumental gisa berariaz deklaratzea

Lehena.–Berriozarko Udalak, 2011ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Udal honen Berrikilan, S.L. sozietate publikoa sortzeko administrazio espedientea. Honako hau ere erabaki zuen:

a) Kirol instalazioen udal zerbitzuaren kudeaketa aldatzea, zeharkako kudeaketatik zuzeneko kudeaketara pasatzeko 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera.

b) Kirol instalazioen udal zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa ezartzea, “Berrikilan, S.L.” sozietate publikoaren bidez.

c) Alkate jaunari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.

Bigarrena.–Udal erabakiak garatuz, 2012ko urtarrilaren 2an, Udaleko alkateak eta Berrikilan, S.L. sozietate publikoko buruak hitzarmena sinatu zuten, Udalaren kirol zerbitzuen kudeaketa Berrikilan, S.L. sozietate publikoaren gain uzteko.

Hirugarrena.–Berriozarko Udalak, 2012ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen Berrikilan, S.L. udal sozietatearen estatutuen zenbait artikulutan, Merkataritza Erregistratzaileak 2012ko urtarrilaren 5ean egindako errekerimenduaren ondorioz. Aldaketa horretan ezarri zen, orobat, Berrikilan, S.L. sozietatearen helburu edo xedeetako bat dela “Udalerrian garbiketa zerbitzuak egitea”.

Laugarrena.–Udalaren erabakiak garatuz, 2012ko abenduaren 28an, Udaleko alkateak eta Berrikilan, S.L. sozietate publikoko buruak hitzarmena sinatu zuten, Berriozarko Udalaren ondareko lokal batzuren garbiketa zerbitzua Berrikilan, S.L. sozietatearen gain uzteko, zehazki, liburutegi berria, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eraikinak, Bake Epaitegia, gazteriaren etxea, Errekalde ludoteka, obretarako etxabea, Euskaltegia eta Arte-Etxea.

Bosgarrena.–Mandatuak esparru honen barrenekoak izan daitezke:

Sozietatearen helburua udal ekintzan eraginkortasun handiagoa lortzea da. Horretarako, sozietateak xede hauek betetzea du helburu:

1.–Udalaren kirol instalazioen eta beste kirol eremu batzuen kudeaketa egitea, baita Udalaren beste edozein instalazio motatako zerbitzuei dagokiena ere.

2.–Udalerriko garbiketa zerbitzuak egitea, Udalaren hezkuntza, kultura eta aisia arloetako zerbitzuak kudeatzea.

3.–Era guztietako kirol jarduerak antolatu eta sustatzea, Berriozarko herritarrek kirolerako duten gaitasuna garatu ahal izateko, kirolean maila guztietan aritzeko aukerak handituz. (Kiroleko hastapena eta hobekuntza haur eta gazteentzat, mantentze jarduerak helduentzat eta hirugarren adinekoentzat...).

4.–Kirol instalazio berriak eraiki eta sustatzea; Udalaren instalazioak kontserbatu, konpondu eta administratzea, eta hiria kirol eremu bihurtzen ere saiatzea.

5.–Ikastetxeei edo kirol klubei dagozkien beste instalazio publiko edo pribatu batzuen erabilera kudeatzea.

6.–Hiriko kirol elkarteei beren prestakuntza jarduerak egiteko instalazioak eta baliabideak eskaintzea (gelak, ikus-entzunezko baliabideak...).

7.–Herritar guztiei eta talde sozial guztiei kirolean aritzeko erraztasunak ematea.

8.–Kirol elkarteak intereseko gizarte ekimen gisa sustatzea.

9.–Maila goreneko lehiako eta ikuskizuneko kirol jarduerak sustatu eta laguntzea.

10.–Eskolako adinean gorputz hezkuntza eta kirola irakatsi eta praktikatzeko jarduerak bultzatzea.

11.–Berriozarko ekonomia eta gizarte garapena sustatu eta bultzatzea.

Helburu hori garatzeko, hurrengo eginkizunak gauzatuko dira:

a) Udal mugapean enpresak sortzeari dagokionez, ekimen publikoa eta/edo pribatua sustatzea, udalerria dibertsifikatzeko eta ekonomiaren aldetik garatzeko.

b) Enpresa txikiei eta ertainei laguntzea, baita kooperatibei ere, orientazioa emanez ekonomia sektore egokietan dituzten aukerei, produktuei eta merkatuei buruz, bai eta eremuko garapen sozioekonomiko orekaturako onuragarriak diren kudeaketei buruz ere.

c) Enpresak sortzeko, inbertsioak pizteko eta horiek hedatzeko, Administrazioak une bakoitzean eskaintzen dituen onuren eta laguntzen berri ematea.

d) Dokumentazio funtsa sortzea, natur baliabideen inbentarioa, merkaturatze baliabideak, dagoen eta erabil daitekeen industria lurzorua, laneskuaren ezaugarriak eta inbertsiogileentzat interesgarriak izan daitezkeen bestelako datuak biltzen dituena.

e) Berriozarren garapen integralerako interesgarriak diren mota guztietako azterlanak eta planak egitea.

Berriozarko udalerrian dauden higiezinen ondarearen kudeaketa eta dinamizazioa bultzatzea.

Helburu hori garatzeko, hurrengo eginkizunak gauzatuko dira:

a) Obrak eta zerbitzuak kudeatu eta ustiatzea, horretarako kontzesioa lortuz gero, kasu bakoitzean aplikatu beharreko arauei jarraituz.

b) Bereak izanik, Udalak sozietateari atxikitzen dizkion egungo eta etorkizuneko lokalak eta orubeak kudeatu eta ustiatzea.

Berriozarren, 2013ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1307444