109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Kudeaketa agindua Berrikilan, S.L. sozietate publikoari

Lehena.–2011ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 27koan, argitaraturik dago Udalaren Osoko Bilkurak 2011ko azaroaren 30ean hartutako erabakia, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen Udal honen Berrikilan, S.L. sozietate publikoa sortzeko administrazio espedientea. Honako hau ere erabaki zuen:

a) Kirol instalazioen udal zerbitzuaren kudeaketa aldatzea, zeharkako kudeaketatik zuzeneko kudeaketara pasatzeko 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera.

b) Kirol instalazioen udal zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa ezartzea, “Berrikilan, S.L.” sozietate publikoaren bidez.

c) Alkate jaunari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.

Bigarrena.–Udalak, 2011ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Berriozarko kirolguneko instalazioen multzoa errentan ematea Berrikilan, S.L. enpresa publikoari (helbidea Berriozarren, Antsoain Zendearen kaleko 2an), horiei dagokien zerbitzua emateko. Kontratuaren indarraldia 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen da.

b) Urteko kanon finko bat ezartzea, 11.674,91 euro gehi BEZa, gehi 2011ko KPIa, eta urteko mozkinaren gaineko %10eko kanon aldakorra, hori guztia errentamendu kontzeptuan. Errentamendua 10 urterako izanen da, eta urteko kanona aurreko urteko KPIaren desbideraketaren arabera handituko da.

Hirugarrena.–2012ko urtarrilaren 2an, Udaleko alkateak, errentatzaile gisa, eta Berrikilan, S.L. sozietate publikoko buruak, errentari gisa, errentamendu kontratua sinatu zuten Berriozarko kirolguneko instalazioetarako (Antsoain Zendearen kalea, 2, behea, 18. poligonoko 791. lurzatia) eta futbol zelairako (Berriozarko San Agustin kalea, 18. poligonoko 332. lurzatia).

Laugarrena.–Udal erabakiak garatuz, 2012ko urtarrilaren 2an, Udaleko alkateak eta Berrikilan, S.L. sozietate publikoko buruak hitzarmena sinatu zuten, Udalaren kirol zerbitzuen kudeaketa Berrikilan, S.L. sozietate publikoaren gain uzteko.

Bosgarrena.–Berriozarko Udalak, 2012ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen Berrikilan, S.L. udal sozietatearen estatutuen zenbait artikulutan, Merkataritza Erregistratzaileak 2012ko urtarrilaren 5ean egindako errekerimenduaren ondorioz. Aldaketa horretan ezarri zen, orobat, Berrikilan, S.L. sozietatearen helburu edo xedeetako bat dela “Udalerrian garbiketa zerbitzuak egitea”.

Seigarrena.–Udalaren erabakiak garatuz, 2012ko abenduaren 28an, Udaleko alkateak eta Berrikilan, S.L. sozietate publikoko buruak hitzarmena sinatu zuten, Berriozarko Udalaren ondareko lokal batzuren garbiketa zerbitzua Berrikilan, S.L. sozietatearen gain uzteko, zehazki, liburutegi berria, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eraikinak, Bake Epaitegia, gazteriaren etxea, Errekalde ludoteka, obretarako etxabea, Euskaltegia eta Arte-Etxea.

Berriozarren, 2013ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1307443