109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Deialdia, Elizondoko “San Francisco Javier” ikastetxe publikoko etxezain aritzeko lanpostu finko bat oposizio-lehiaketa
bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Baztango Udalaren zerbitzuan, Elizondoko “San Francisco Javier” ikastetxe publikoko etxezain aritzeko lanpostu finko bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak, azken kalifikazioak ikusita eta aipatutako deialdiaren baldintzekin bat, Javier Maya Echeberriaren aldeko izendapen proposamena egin du maiatzaren 31n, puntuazio hoberena lortu duen izangaia delako.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 8.1 oinarrian aipatzen diren agiriak Baztango Udalaren bulegoetan aurkezteko (deialdia 2011ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 8an).

Elizondo-Baztanen, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1308183