109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Lurzoru urbanizaezineko lizentziak etenda

Basaburuko Udalak, 2013ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

Aizarozko herriaren eremuan Udal Planaren aldaketaren aukera aztertzeko eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluan xedatuarekin bat, eten egin dira lurrak zatitzeko eta eraispenak eta eraikuntzak egiteko lizentziak, 10. poligonoko honako lurzati hauek osaturiko esparruan: 5, 29 eta 30.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 69.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Basaburuan, 2013ko ekainaren 3an.–Alkate udalburua, Ricardo Arangoa Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1308182