109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

2013ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Barbaringo Udalak, 2013ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Barbarinen, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, María Carmen Iturri Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1308220