109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean.
Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2013ko maiatzaren 31ko osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Atezko Eraikuntzaren ordenantza orokorrean, 82 eta 99. artikuluei dagokienez. Gisa hartara, eraikinetako fatxaden aitzinaldeetan ez da itxiturarik izanen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atetzen, 2013ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Iragarkiaren kodea: L1308209