109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko udal ordenantzan. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2013ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Eraikuntzaren eta urbanizazioaren gaineko udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1308215