109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Herrilurraren desafektazioa, trukaketarako

Arantzako Udalak, 2013ko maiatzaren 4an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen, Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren bi hereneko gehiengoa zuela, herrilur honen desafektazioaren espedientea:

–Francisco Javier Iparraguirre Almandoz jaunaren 4. poligonoko 10., 15. eta 17. lurzatiak 4. poligonoko 22. lurzatiarekin.

–M. Carmen Echepare Iparraguirre andrearen 6. poligonoko 3. eta 5. lurzatiak herrilurretako 6. poligonoko 308. (zati bat), 309. eta 310. lurzatiekin.

Delako espedientea eta hartarako baldintzen agiria jendaurrean egonen dira Herriko Etxeko iragarki oholean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hori guztia epe horren barrenean alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen. Bestetik ere, ohartarazten da horrelakorik jaso ezean erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Argitara ematen da, bete dadin honako hauetan ezarria: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduaren 144. artikulua.

Arantzan, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, Jaime Iturria Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1308185