109. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketak, Animaliak eduki eta babestea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2013ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Andosillan animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Andosillan, 2013ko ekainaren 3an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1308159