108. ALDIZKARIA - 2013ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

27E/2013 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, Abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzen 2011. urteko deialdia indarrik gabe uzten duena.

Landa Garapeneko, Industriako, Enpleguko eta Ingurumeneko kontseilariaren abuztuaren 12ko 3E/2011 Foru Aginduaren bidez, abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak onetsi ziren 2011-2013 aldirako, eta 2011. urteko deialdia onetsi zen.

2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan ez zen kontu-sailik jaso abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzetarako. Horren ondorioz, ezinezkoa izan zen 2011ko deialdiari zegozkion laguntzak ematea, 2012ko ekitaldiaren kontura egin behar zena.

2012ko aurrekontua 2013ra luzatu denez, berriz ere ezinezkoa da laguntza horiek ematea 2013ko ekitaldiaren kargura, ez baitago horretarako kontusailik.

2013ko ekitaldirako aurrekontu onetsirik ez dagoenez, indarrik gabe utzi behar da abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzen 2011. urteko deialdia.

Ikusirik Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak deialdi hori bertan behera uzteko proposatuz egin duen txostena.

Ikusirik Ogasun Departamentuak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan duen kontu-hartzaileak egin duen txostena.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Indarrik gabe uztea abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzen 2011. urteko deialdia.

2. Ebazpen hau jakinaraztea laguntza eskatu duten toki entitate guztiei, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta departamentuko Ekonomia Aferetarako Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen aurka administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko maiatzaren 8an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1307191